REDES SOCIALES

Facebook Twitter
 

Hizkuntzalaritza Orokorreko IX. Biltzarra (IX Congreso de Lingüística General) Valladolideko Unibertsitatean izango da, 2010eko ekainaren 21etik 23ra. Biltzar honek jarraitzen du hizkuntzalarien aurreko batzarrek jorratutako bidetik, Valentziako Unibertsitatean (1994) hasi eta Granada (1996), Salamanca (1998), Cádiz (2000), Leon (2002), Santiago (2004), Bartzelona (2006) eta Madrilgo Autonomoan (2008) indarrean izan dena.

Hizkuntzalaritza Orokorreko IX. Biltzarra eratu da hizkuntzaren osagaiei buruzko informazioa eta ikerketa trukatzeko foro irekia izan dadin, ikuspegi teoriko askotatik etorritako azterketak kontuan hartuz.

Egitaraua honelaxe egituratuko da:

1. Hizkuntzalaritzaren Teoria eta Ikerketa-Metodologia

2. Fonetika eta Fonologia
3. Morfologia
4. Sintaxia
5. Semantika
6. Pragmatika
7. Berbaldiaren Azterketa
8. Hizkuntzalaritza Aplikatua
9. Soziolinguistika
10. Psikolinguistika
11. Historiografia Linguistikoa
12. Hizkuntzalaritza Konputazionala
13. Hizkuntz Tipologia
14. Keinu Hizkuntzak

Halaber, pentsatu da Biltzarra izan daitekeela elkargune bat Hizkuntzalaritza Orokorraren irakaskuntzak Espainiako unibertsitateetan izango duen geroa aintzakotzat hartzeko.

Honako mahai-inguru hauek antolatu dira:

- Hizkuntz Tipologia

- Hizkuntzalaritza Kognitiboa

- Hizkuntzalaritza Orokorra unibertsitatearen barruan: oraina eta geroa.

 

 

 

 
 
 
         
     
Evento   Grupo Evento.es
C/ Paulina Harriet, 27 - 47006 Valladolid - Espa?a
Tfno: 902 500 493 - Fax: 983 22 60 92
Email: info.ling@evento.es
Web: www.evento.es
 
         
VISITAS
16426